Datozen berritasunen artean: bigarren eskuko zine azoka eta Urko Olazabalekiko topaketa

SZ13ren edizioari ekingo dio hilaren 23an eta azaroaren 1era arte iraungo du. Hogeita hamar film labur baino gehiago lehiatuko diren edizio honetan, 5000 euro baino gehiago banatuko dira lau lehiaketa sailetan eta beste aipamen batzuetan. Ohikoa denez, Estatu mailako sailean hamar film labur izango dira eta azken urte honetako lanik esanguratsuenak hartuko ditu baitan eta horiekin batera izen handiko antzezleak, hala nola Ane Gabarain, Manuela Vellés, Nacho Fresneda, Andrés Gertrúdix, Luisa Gavasa edo Tristán Ulloa; Santurtzi sailean, berriz, hamaika film labur lehiatuko dira, den denak herrian bertan egindakoak.

Jaialdiaren bi sail nagusi horiek baloratuko dituen epaimahaia Jon Garaño zuzendari eta gidoilariak, Itxaso Quintana aktoreak, Beatriz Lopez-Nogales konpositoreak eta Gastón Haag zuzendari eta gidoilariak osatuko dute. Aurten ere, EITBk Euskal Pantailak izeneko saila babestuko du, eta bertan Euskal Herriko zortzi film labur lehiatuko dira. Bestalde, Amnistia Internacional erakundeak giza eskubideen urraketari buruzko nazioarteko
zazpi lan erakutsiko ditu Ibiltariak sailean.

Ane Pikaza eta Jessica Alonso aktoreak eta Nerea Alberdi konpositoreak sarituko dute euskal film laburrik onena, eta bestetik, Deustuko Unibertsitateko eta San Jose de Calasanzeko ikasleek Ibiltariak saileko lanik onena

Horrez gain, Bizitegi Elkarteak Kalean saria emango dio giza balioak ondoen erakusten dituen lanari, bereziki bazterketa arriskua eta etxerik ezaren gaia hartuko dira kontuan; Santurtziko Euskaltegietako ikasleek, aldiz, Andolin Eguzkitza saria, euskaraz egindako lanik onena aukeratuko dute; eta aurtengo berritasuna, Saregabe saria, lanik ausartenari emango zaio.

Bigarren eskuko zine azoka

Aurreko edizioetan ez bezala, aurten proiekzio guztiak Kresala Aretoan Casa Torren eta URH Oriol Jauregian izango dira. Hala ere, Hala ere, hamahiru urte hauetan jaialdiaren oinarri izan diren Santurtziko tabernen omenez, Iñaki Aliste Lizarralde diseinatzaileak aurtengo kartela sortu du. Berritasunen artean, hilaren 25ean, Urko Olazabal aktoreak elkarrizketa eta masterclass bat eskainiko ditu Oriol Jauregian eta hilaren 26an, Parke nagusian, bigarren eskuko zinemaren azoka egingo da Santurtziko Parke Nagusian, DVD, BluRay edo VHS filmen postuekin.

Jaialdi osoan zehar, gainera, Harold tabernan, Javier Basaldua artistaren erakusketa bat egongo da, Hollywoodeko izarrak eta pantaila handiko koktelik ospetsuenak lotzen dituena.

Azkenik, aurretik iragarri bezala, Santurzine hilaren 23an abiatuko da Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos filmaren aurrestreinaldiarekin, Serantes Kultur Aretoan (SKA), eta bigarren aurrestreinaldi bat izango du 30ean, Diego Céspedesen La misteriosa mirada del flamenco lanarekin. Areto horretan bertan, amaiera ekitaldia egingo da azaroaren 1ean, sari banaketarekin eta Javier Gurruchaga musikari eta aktoreari emango zaion Serantes sariarekin.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *