Bases EUS

ARAUAK

SZ14 Santurtzi Zine Jaialdiak SZ BBK Impulsa – Banaketarako Sustapen Sariaren lehenengo edizioa deitzen du, ekoizpenaren fase aurreratuan dauden film laburrak amaitzen laguntzeko eta gerora jaialdietan zabaltzen errazteko.

  • 18 urtetik gorako pertsona fisikoek edo bizitokia edo egoitza soziala Espainian duten pertsona juridikoek har dezakete parte. Gutxienez proiektuen % 50 euskal ekoiztetxeenak izango dira, baldin eta aurkezten badira.
  • Parte-hartzaile bakoitzak bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
  • Deialdian parte hartzea doan izango da.
  • SZ14ko antolakuntza-taldeko, hautaketa-batzordeko edo epaimahaiko kideen ardurapeko proiektuek ezin izango dute parte hartu.

Onartutako obrak

Honako fase hauetan dauden film laburrak (fikziozkoak, animaziokoak, dokumentalak edo esperimentalak) aurkeztu ahal izango dira: muntaketan, ekoizpen osteko fasean, lehen muntaketan edo filmaren azken bertsioa, estreinatzear edo banatzear.

Kanpoan geratuko dira oraindik idazten, egiten edo ekoiztu aurreko-fasean dauden proiektuak.

Proiektuek obraren adierazgarri den ikus-entzunezko materiala erakusteko bezain aurreratuta egon beharko dute.

Ez da dagoeneko amaituta dagoen proiekturik onartuko.

Iraupena

Obrek 30 minutuko iraupena izango dute gehienez.

Hautaketa

SZren Hautaketa-Batzordeak gehienez sei proiektu finalista hautatuko ditu.

Aurkezpen publikoa

Hautatutako proiektuek jaialdian eskainiko den aurkezpen-saio batean hartuko dute parte. Parte-hartzaile bakoitzak honako denbora-tarte hau izango du gehienez: zazpi minutu azaltzeko eta bost minutu galderei erantzuteko.

Aurkezpena, ahal dela, aurrez aurrekoa izango da, baina online hartu ahal izango da parte baldin eta taldeak, justifikatutako arrazoiak tarteko, ezin izango balu bertaratu.

Dokumentazioa

Hautagaiek honako hauek aurkeztu beharko dituzte, eposta honetan bidez, seleccion@santurtzifestival.com.

  • Filmaren laburpena.
  • Zuzendaritza-oharra.
  • Biofilmografia.
  • Proiektuari buruzko txostena (gehienez 10 orrialde).
  • Proiektuaren gaur egungo egoera.
  • Banaketarako aurreikusten den estrategia (azalpen laburra).
  • Lanaren edo behin-behineko muntaketaren, teaserraren edo sekuentzien esteka.

Onarpena

Deialdian parte-hartzeak honako oinarri hauek guztiak onartzea dakar berez.

Irudi-eskubideak eta promozioa

Parte-hartzaileek baimen ematen diote SZri emandako irudiak, pasarteak eta materialak erabiltzeko, Jaialdiaren eta deialdiaren promoziorako eta zabalkunderako xedez soilik.

EGUTEGIA

Deialdia 2026ko uztailaren 28ean irekiko da.

Deialdia 2026ko irailaren 10ean itxiko da, 23:59an.

2026ko irailaren 26a baino lehen jakinaraziko da zein proiektu hautatu diren.

SZ Impulsa jardunaldia Jaialdiaren 14. edizioaren barruan egingo da (2026ko urriaren 14-24). Antolakuntza-taldeak data zehatza hautatutako proiektuen ebazpenarekin batera emango du aditzera. Proiektu horiek SZ BBK Impulsa jardunaldian hartuko dute parte, topaketarako eta ekoizpenean eta banaketan fase aurreratuan dauden proiektuen aurkezpenerako gunean, jaialdiaren egitarau ofizialaren barruan.

Sari-banaketa Jaialdiaren Amaiera-Galan egingo da, 2026ko urriaren 24an, Santurtziko SKAn.

Antolakuntza-taldeak egutegiaren datak aldatzeko aukera izango du, justifikatutako arrazoiak tarteko. Nolanahi ere, konpromisoa hartzen du aldaketa oro jakinarazteko Jaialdiaren kanal ofizialen bitartez.